Gure talde federatu guztiek egutegia daukate!

egutegiak 3

Bizkaiko Futbol Federakundeak gaur argitaratu ditu 2020-21 denboraldiko egutegiak. Hori dela eta, SDA-ko talde federatu guztiek badakite noiz eta noren kontra jokatuko dituzten euren lehenengo partidu ofizialak.

Lehen taldea, Bigarren B Mailako 2A Multzoan, urriaren 17 eta 18ko asteburuan hasiko dira Laredoren kontra Urritxe.

Amorebieta B-k Lurraldeko Lehenengo Mailan jarraituko du, 3. Multzoan. Bere estreinua Txolonen izango da urriaren 24 edo 25ean.

Gazteen A taldeak, Nazional Ligako 4B Multzoan, Barakaldoren zelaian abiatuko du txapelketa azaroaren 7 edo 8an. Aste bat geroago, Tolosaren kontra egingo du bere debuta etxean.

Gazteen B taldeak, Lehenengo Mailako 4. Multzoan, urriaren 24 edo 25ean abiatuko du txapelketa. Hasteko, Lauro Ikastola A talderan kontra jokatuko du Txolonen.

Berria den Gazteen C taldea Bigarren Mailako 10. Multzoan izango da. Txapelketa azaroaren 7 edo 8an abiatuko du Arripuren kontra Txolonen.

Kadete A-k, Lehentasunezko Mailako 3. Multzoan sartuta, urriaren 24 edo 25ean jokatuko du ligako lehen partidua Lemoaharrobiren zelaian. Bere debuta etxean haste bat beranduago izango da Iurretako A-ren aurka.

Kadete B taldeak, Lehenengo Mailako 5. Multzoan, Orduñaren zelaia bisitatuko du azaroaren 7 edo 8an. Bere estreinua Txolonen aste bat beranduago ailegatuko da, Basconia B-ren kontra.

Kadete C taldeak Bigarren Mailako 13. Multzoan jokatuko du eta lehenengo jardunaldian atsedena edukiko du. Beraz, azaroaren 14 edo 15ean hasiko da, Txolonen jokatuko den partidan Kosko Loyola Indartxuren aurka.

Denboraldi honetan Kadete D taldea izango dugu, baina Zornotza Txolon izenarekin jokatuko du. Bigarren Mailako 14. Multzoan egongo da eta etxean hasiko da Mugarrazpiren kontra azaroaren 7 edo 8an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude