LAGUNARTEKOA: ARENAS 0-2 AMOREBIETA

gobela

Amorebietak beste lagunarteko partidu bat jokatu du gaur arratsaldean Getxoko Gobela futbol zelaian Arenasen kontra. Iñigo Velez de Mendizabalen mutilek 0-2 irabaztea lortu dute.

Lehen zatiko hamaikakoa hurrengoa izan da: Saizar, Aldalur, Garro, Aimar, Leiza, Orbegozo, Larrucea, Iker Bilbao, Ekaitz, Orozko eta Oier Garai. Bigarren zatian zehar Goiria, Arregi, Ube, Seguín, Etxaburu, Mikel Álvaro, Unzueta eta Obieta sartu dira zelaira.

Berdintasun handiko lehen zati batean, urdinek gola lortzeko hiru aukera oso onak izan dituzte, baina Ekaitz, Bilbao eta Orbegozoren jaurtiketek ez dute saria aurkitu.

Bigarren zatiaren hasieran, Arenaseko atzelari batek eskuarekin gelditu du Ekaitzen jaurtiketa bat eta epaileak penaltia adierazi du. Aldalurrek ederto bota eta markagailua irekitzea lortu du.

Amorebietak joko ona egiten jarraitu du eta gol aukera gehiago sortu ditu. Horietako batean, Obietak baloia zutoinera bidali du, baina jokaldiak bizirik jarraitu du eta Seguinek ez du barkatu, 0-2koa sinatuz amaierarako 10 minutu falta zirenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude