Harrobia martxan jartzen da

comunicado

Atzo Sociedad Deportiva Amorebietako harrobiko sei taldek euren entrenamenduei hasiera eman zizkieten. Konkretuki, Erregionala, Gazteen A eta C taldeak, eta Kadeteen A, C eta D taldeak Txolonera itzuli ziren. Gaur arratsaldean Jubenil B eta Kadete B taldeak gehituko dira lanera. Horrela, gaurtik aurrera klubeko federatu guztiak entrenatzen egongo dira.

Hurrengo egunetan, aipatutako taldeetako plantila eta entrenatzailei buruzko informazioa argitaratuko dugu.

Eskola Kiroleko taldeek, hau da, benjamin, alebin eta infantilek, ordea, apur bat gehiago itxaron beharko dute oraindik, Bizkaiko Foru Aldundiak entrenamenduak hasteko baimena eman arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude