SDA-k 2020-21 denboraldiko aurrekontua onartu eta bazkideen kuotetan %25eko jaitsiera adostu du

asamblea 1 (1)

Sociedad Deportiva Amorebietak bere Batzar Nagusia ospatu du gaur arratsaldean El Carmelo ikastetxeko aretoan. Bertan, 2019-20 denboraldiko balantzea onartu da. Denboraldi honetan aurrekoetan sortutako zorra murritzen jarraitu dela azpimarratu beharra dago. Izan ere, gaur egungo Zuzendaritza Taldeak oinordetzan jaso zuen 417.000 euro baino gehiagoko zorratik, ordaintzeko falta den kantitatea 73.000 eurokoa da.

Batzarrak 685.000 euroko aurrekontua onartu du datorren denboraldirako. Kuotei dagokienez, SDA-k %25eko murrizketa bat adostu du. Hori dela eta, bazkideen karnetek 32 euro (18 urtetik beherakoentzat) eta 149 euro (Tribuna helduentzat) bitarteko prezioa izango dute, jubilatu eta gazteei (18-26 urte) zuzendutako deskontu garrantzitsuekin. Gainera, bazkide bakoitzak Txolonerako gonbidapen txartel bat eskura dezake.

Beste alde batetik, Zuzendaritza Taldeak aurkeztu duen kirol proiektua onartu da. Datorren denboraldian lau talde gehiago egongo dira klubaren estrukturan, beste jubenil bat (guztira hiru), beste kadete bat (guztira lau), beste alebin bat (guztira bi) eta benjamin berri bat sortuko baitira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude