Denboraldi itzela

amore todos

Federazioak Bigarren B Mailako denboraldia bukatutzat eman ondoren, SDA-ko lehen taldea zoriontzeko unea da. Meritu handiko seigarren postuan amaitzen du, txapelketa gelditu zenean sailkapenean zuen postuan, oraindik hamar jardunaldi falta zirenean.

Lehiatutako 28 jardunaldietan, Iñigo Vélez de Mendizabalen mutilek 42 puntu lortu dituzte. Playoff-a 5 puntura zuten eta salbazioaren helburua eskuan zegoen, play-out postuarekiko abantaila 11 puntukoa baitzen (jaitsiera postuak 13 puntura).

Txapelketaren etenaldia gauzatu zenean, urdinak bolada on baten murgilduta zeuden. Bere azkenaurreko partidan momentu horretan bigarren sailkatuta zen Bilbao Athleticen kontra irabazi zuten Urritxen. Eta azken lehian, Logroñés liderraren zelaian berdindu zuten.

Las Gaunasen sinatutako emaitza zornotzarrek estadio handietan erakutsi duten maila izugarriaren beste adibide bat izan zen. Izan ere, Burgoseko El Plantion, Salamancako Estadio Helmanticon edota Real Unionen Stadium Galen irabaztea lortu dute. Amorebietak 32 urte zeramatzan Irunen garaipen bat ospatu barik.

Azpimarratu beharra dago ere Reino de Leonen bigarren postuan bukatu duen Cultural Leonesaren aurka sinatutako berdinketa. Hori txapelketari hasiera eman zion partiduan gertatu zen, abuztuan. Momentu horretan espero genuen baino azkarrago iritsi da denboraldiaren amaiera, koronabirusaren krisia dela eta.

Beraz, taldeko kide guztiei hurrengoa esateko unea heldu da: zorionak eta eskerrik asko denboraldi honetan sortu duten ilusioarengatik!

Aupa Azules!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude