Unax Benito, Bizkaiko Fifa 20 txapelketan

unax

CD Otxarkoagak antolatuta, aste honetan Bizkaiko Fifa 20 txapelketa bat lehiatzen ari da. 122 taldek eman zuten izena, haien artean SD Amorebietak. Gure ordezkaria Unax Benito izan da, Gazteen A taldeko jokalaria.

1º multzoan lehiatu zuen, Sopuerta, Plentzia, Asti Leku, Ibaiondo eta Unión Sport San Vicente taldeekin. Unaxek ezin izan zuen bigarren faserako sailkapena lortu.

“Nire Wifi konexioa oso txarto joan da bi egunetan eta ezinezkoa izan da partiduak bukatzea. Zerbait polita egiteko gogo handia neukan eta pena bat izan da”, azaldu zuen Unaxek txapelketatik kanpo geratu ostean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude