Arenas Club de Getxo, Sociedad Deportiva Amorebieta eta Sociedad Deportiva Leioaren arteko adierazpen ofiziala

comunicado

Kontuan izanda Espainiako gobernuak Alarma Egoera apirilaren 12ra arte luzatu duela eta aurretik Eusko Jaurlaritzak agindutako osasun-larrialdiko egoerarekin bat egiten duela, eta aste honetan bertan jaso dugula lehiaketa guztiak bertan behera uzteko agintzen duen Espainiako Futbol Federazioko Batzorde Eskuordetuaren jakinarazpena, harik eta agintari eskudunek berriz has daitezkeela uste duten arte, hau da, horrek futbolarien, teknikarien, klubetako langileen eta bertaratutako publikoaren osasunerako arriskurik eragiten ez duen arte, Bigarren B Mailako II. taldeko kide garen Arenas Club de Getxo, Sociedad Deportiva Amorebieta eta Sociedad Deportiva Leioa talde bizkaitarren Zuzendaritza Batzordeek elkarrekin honako hau adierazi nahi dugu:

  • Halabeharrez, gure klubetako langile guztiei eragiten dien ERTE bat (Aldi baterako lan erregulazio txostena) agintaritza eskudunean aurkezteko erabakia hartu dugu; eta, jakina, kirol-jarduera oro etetea erabaki dugu, gure langileen eta kirolarien osasuna ukaezina delako eta izango delako.

  • Osasun-larrialdiko, gizarte-salbuespeneko eta zailtasun ekonomikoko une honetan, eta erabaki honek ekarriko dituen nahi gabeko ondorioez jabetuta, ERTE honen eskaera gure helburu nagusia lortzeko tresnarik eraginkorrena da hiru klub sinatzaileentzat (eta gure kategoria bereko eta antzeko beste askorentzat), ziurgabetasun globaleko testuinguru honetan gure erakundeen oraingo eta etorkizuneko biziraupena bermatzea baino ez baita.

  • Ulermenerako deia egiten diegu, baina baita batasunerako ere, gure langile guztiei, futbolariei, teknikariei, laguntzaileei, zaletuei, babesleei eta laguntzaileei, bai eta beren kirol-jarduera bertan behera utzi duten oinarrizko futbol mailetako jokalarien gurasoei ere.

  • Azkenik, agintari eskudunek indarrean dagoen salbuespen-egoera bertan behera uztea agintzen dutenean bakarrik iritsi ahal izango den arren, adierazi nahi dugu gure kluben kirol-jarduera osoari berriro ekitea eta gure langileekin lan-normaltasuna berrezartzea, ez dela bakarrik gure arnas  eta motibazio iturri nagusia une zail hauetan, baizik eta publikoki hartu nahi dugun konpromisoa ere.

Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Leioan, 2020ko martxoaren 25ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude