17. Lointek Amorebieta-Etxano Cupa nobedade eta talde gehiagorekin dator

aurkezpenaren argazkia

-Nazioarteko torneo honek kimu adineko 27 talde batuko ditu Txolonen abenduaren 6 eta 7an. Bigarren egunean 1 zelaian jokatuko diren partidak zuzenean ikusi ahal izango dira YouTube bidez.

-Parte-hartzaileen arten Sevilla, Atletico Madril, PSV Eindhoven, Porto, Girondins Bourdeaux eta puntako Euskal Herriko klubak egongo dira.

Sociedad Deportiva Amorebietako presidenteak, Jon Larreak; Amorebieta-Etxanoko alkateak, Andoni Agirrebeitiak; eta Lointek enpresako Serafin Loroñok Lointek Amorebieta-Etxano Cup nazioarteko 7ko futbol torneoaren 17. edizioa aurkeztu dute gaur. Abenduaren 6 eta 7an Txolonen ospatuko den txapelketa honek kimu adineko 27 talde batuko ditu, hau da, 2008an jaiotako 400 futbolari baino gehiago.

Lehiaketa nobedadeekin dator. Horietako bat babesle berri baten agerpena da: Lointek. Enpresa honi esker, bultzada handiagoa eman ahal izan zaio torneoari. Horren adierazle bezala aipa daiteke pasaden urtean baino talde gehiago lehiatuko direla, 2018ko edizioan 22 izan ziren eta. Beste nobedade garrantzitsu bat txapelketa YouTube bidez zuzenean jarraitu ahal izango dela da. Zehazki, bigarren egunean 1 zelaian jokatuko diren partidak. Bestalde, emaitza guztiak cup.sdamorebieta.eus webgunera igoko dira.

Gainera, aurten bi lehiaketa ospatuko dira ostiralean: bat goizean eta bestea arratsaldean. Guztira, lehenengo egunean inguruko 16 taldek hartuko dute parte. Haien artean, herriko Ikastxiki B, Lauaxeta Ikastola, Karmengo Ama, Larrea Eskola eta Ikastxiki A. Talde bakoitzak gutxienez lau partidu jokatuko ditu.

Goizean, A multzoan, Ikastxiki B, Gernika, Gertasport eta Lauaxeta izango dira. B multzoan: Karmengo Ama, Arratia, Ermua eta Lekeitio. Lehenengo fasea, ligaxka formatuan, 9:00etan abiatuko da. Gero, kanporaketak 12:15ean hasiko dira. Talde guztiak ailegatuko dira final laurdenetara: 1ºA vs 4ºB, 2ºA vs 3ºB, 3ºA vs 2ºB eta 4ºA vs 1ºB.

Arratsaldean, 15:00etatik aurrera, beste torneo bat ospatuko da, formatu berdinarekin. C multzoan Larrea Eskola, Baskonia, Bermeo eta Berriz egongo dira. D multzoan, Ikastxiki A, Etxebarri, Ugao eta Galdakao. Final laurdenak 18:15ean hasiko dira.

Ostiraleko bi irabazleak, goizekoa eta arratsaldekoa, larunbatean bueltatuko dira. Eguneko lehen partidua jokatuko dute Zornotza Cup-eko txapelduna nor den erabakitzeko. Garailea Lointek Amorebieta-Etxano Cuperako sailkatuko da.

Lointek Amorebieta-Etxano Cup-ean hiru multzotan banatuko diren 12 taldek hartuko dute parte. A multzoan SD Amorebieta, Girondins Bordeaux, Eibar eta Sevilla lehiatuko dira. B multzoan, Porto, Atletico Madril, Alaves eta Zornotza Cup-aren txapelduna. C multzoan, PSV Eindhoven, Huesca, Osasuna eta Real Sociedad.

Lehenengo fasea, ligaxka formatuan, goizean ospatuko da, 10:00etatik aurrera. Multzo bakoitzeko bi lehenengoak eta hirugarren sailkatuen arten bi onenak, zortzi talde guztira, final laurdenetan sartuko dira. Kanporaketak 16:30ean abiatuko dira. Partiduek 25 minutuko iraupena izango dute eta finala 18:00etan jokatuko da.

Bi egunetan zehar sari ugari zozketatuko dira. Haien artean, bigarren egunean parte hartuko duten kluben kamiseta ofizialak eta bi pertsonentzako afaria Boroa Jatetxean.

Orduetegia:

horarios 6 diciembre (mañana) horarios 6 diciembre (tarde) horarios 7 diciembre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude